Ipar eta hego hemisferioen artean ezberdintasun nabarmenak daude: hegoaldea kraterrez estalia dago, iparraldeko lurra askoz lauagoa eta berriagoa delarik. Harriak batez ere basaltoz osatuak daude, burdin oxido eduki handiaz, kolore gorri bereizgarria ematen diona. Gainazal gehiena hautsez estalia dago. Elementu geografiko nabarmenak ditu Martek; izan ere, eguzki-sistemako mendi garaiena eta arroila luze eta sakonenak ditu. Besteen artean, Hellas Planitia deritzan sakonunea ere aipatzekoa da. Hau aspaldi gertatutako meteorito talkaren eragina da, 2000 km-ko diametro eta 6 km-ko sakonerako kraterra utzi zuena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkin hauetan errespetua eskatzen dugu, hemen gertatzen denarekin blog sortzailea ez da kargu egingo. Eskerrikasko